



Onarpenak![]() |
Santa Maria ikastetxeak (Marianistak) 3 urtetatik 18 urtetarako hezkuntza eskaintzen du, hau da.
Haur Hezkuntzatik Batxilergoko 2. maila arte. Ikastetxeak ikasle kopuru handia hartzeko posibilitatea
dauka, maila bakoitzeko lau lerro baititu.
Ikastetxea ikasleek hezkuntza osoa lor dezaten saiatzen da, ahalik eta etorkizun onena izateko prestatzen dituelarik. Eleaniztasuna lortzeko xedearekin, B ereduko lerro ugari eskaintzen ditu, eta ingelesaren ezagutza goizik eta mailaka garatzen da. Ikastetxeak irakasle anitz ditu, hainbat eremu akademiko, pedagogiko eta psikologikotan espezializaturik daudenak. Horri esker, ikasleek etengabe jaso dezakete norberaren berezitasunentzako egokia den banan-banako arreta. | ![]() |
|
|
Ikastetxeak eskolaz kanpoko eta kirol ekintza ugari eskaintzen ditu, orrialde honetan bertan ikus daitekeen
bezala. Halaber, jantoki eta garraio zerbitzuak eskaintzen ditu.
Ikastetxea kalitate osoko prozesu batean murgildurik dago, EFQM ereduari jarraituz. Hartara, familiekin batera kalitate maila altua lortzeko beharrezkoak diren zerbitzuak eta informazioa eskaintzen ditu. Hezkuntza maila bakoitzean matrikulatzeko epeak Eusko Jaurlaritzak zehazten ditu, eta komunikabide ugariren bidez zabaltzen dira. Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan matrikulatzeko epea otsaila aldera izaten da, eta Batxilergoan matrikulatzekoa, martxo aldera. Edozein informazio jasotzeko edota edozein galdera egiteko, ikastetxeko bulegoetara jo dezakezu, non atsegin handiz arreta egingo dizuten. |
|||
![]() |
Telefonoa: 945.13.41.07 |
||
![]() |
Faxa: 945.14.67.80 |
||
![]() |
Helbide elektronikoa: csmvi.s@marias-gasteiz.org | ||