Ikastetxea / Historia
  Historia

Santa Maria Ikastetxea (Marianistak) 1889. urtean ireki zen Gasteizen. Frantziatik etorritako lekaide marianista altruista batzuk lan horri hasiera eman zioten Jainkoaren obra bat izateko itxaropenarekin. Denborak arrazoia eman die. Izan ere, ehun urte baino gehiago igaro ondoren, Marianistak Gasteizko ikastetxe nagusietako bat da oraindik ere.

Hasieran, ikastetxe xume bat ireki zen, barnetegi izateko posibilitatearekin. 1960ko eta 1970eko hamarkadetan, ikastetxe hori Euskal Herrian ikasle gehien zuten barnetegietako bat zen jadanik.

Ikasketa planetan egindako ondoz ondoko aldaketak zirela eta, beharrezko aldaketak aplikatu behar izan ziren eskari sozial eta pedagogikoa betetzeko. Hasierako garai latzak gainditu ondoren, ikastetxeak gure historia nazionalaren gorabehera politiko ezberdinei aurre egin zien, hezkidetzaren esperientzia eta hezkuntzaren erreformak barne hartu zituen garaien aldaketaren adierazle gisa eta, azkenik, gaur egungo informazio eta komunikazio teknikak erabiltzen hasi da gaurko gizartearentzat benetako eskaintza osoa eta erakargarria izateko xedearekin.