Ikastetxea / Hezkuntza eskaintza
  Hezkuntza eskaintza

Santa Maria Ikastetxeak (Marianistak) hezkuntza eskaintza osoa dauka, 3 urtetatik 18 urtetara, Arabako gizarteko familien zerbitzura. Euskal Herriko egoera kontutan hartuz eta gure gizarteari datxezkion beharrei erantzuna ematearren ikastetxeak eredu eleanitza eskaintzen du: gaztelania, euskara, ingelesa eta frantsesa. Egun, ikastetxeak B ereduko hiru lerro eta A ereduko lerro bat eskaintzen ditu Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eredu bakoitzeko bi lerro daude, Lehen Hezkuntzako lerroak ailegatzen diren bitartean.

Haur Hezkuntza
Haurra ikastetxearen egituran barneratzen da, eta bere psikomotrizitatea eta autonomia garatzen dira. B ereduko hiru lerro eta A ereduko lerro bat daude. 4 urtetatik aurrera ingelesa ikasten hasten da.
Lehen Hezkuntza
Haurra etorkizunerako prestatuko duten lan ohiturak eta erantzukizun pertsonalak garatzen hasten dira. Hizkuntzei dagokienez, Lehen Hezkuntzako 3. mailan ikasgai bat ingelesez ematen da, ikasgai horren garapena gaztelaniaz eta euskaraz ere ardura handiz ikuskatzen delarik.
Hezkuntza Bereziko ikasgela
Hezkuntza Premia Bereziak dituzten haurrei kalitate handiko arreta pertsonalizatua eskaintzen zaie.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Nerabezaroko garai horretan, nortasuna garatzen laguntzen da etorkizunerako aukerei eta krisialdi pertsonalari aurre egin ahal izateko.
Hautazko ikasgai ugarien artean, frantsesa azaltzen da atzerriko bigarren hizkuntza gisa.
Batxilergoa
Ikastetxearen ondoko munduari begira, prestakuntza akademikoaren intentsitatea nabarmenki handitzen da, giza- eta kristau-hezkuntza alde batera utzi gabe.
Orientabidea
Orientabide Sailak ikasleei eta gurasoei arreta arduratsua eskaintzen die hezkuntza garai guztietan lanen, ikerketen eta elkarrizketa pertsonalen bitartez.