



Nortzuk gara?![]() |
Eginkizuna Itunpeko ikastetxe marianista bat osatzen dugu, 100 urte baino gehiagoko historia duena, eta Arabako gizartearen zerbitzura gaude 3 eta 18 urte bitarteko pertsonak hezteko xedearekin. Pertsonek hezkuntza osoa lor dezaten saiatzen gara ikuskera kristauarekin. Goi mailako ikasketa eleanitzak gauzatzea ahalbidetzen duen ikasketa maila bermatzen dugu. Horretarako, hainbat tresna erabiltzen dugu, hala nola gure ohitura pedagogikoa (bokaziozko profesionalek egokitua), teknologia berriak, gure espazio aproposak, beharrezko hezkuntza- eta laguntza-zerbitzuak, bai eta ekintza ez akademikoko eskaintza zabala ere. Hartara, badakigu kalitate osoko prozesu baten barnean gaudela, bikaintasun prozesuaren barnean, hain zuzen ere. Ikuskera Arabako gizarteko kalitatezko hezkuntza eskaintzen duten ikastetxe garrantzitsuenetariko bat izaten jarraitu nahi dugu; balio akademiko, gizatiar eta kristauen hezkuntzan nagusitasuna mantendu nahi dugu; gaur egungo egoerara egokitzen diren metodo eta tresna pedagogikoak erabili nahi ditugu; eta gure hezkuntza sistema etengabe eraberritu nahi dugu. |
![]() |