
Santa Maria Ikastetxeak (Marianistak) duen heziketa eskaintza hiru urtetik hamazortzi urtera doa, hau da, Haur Hezkuntzatik Batxilergoko Bigarrenera doazen adinak.
Ikasturte bakoitzeko lau lerrorekin ikasle kopuru handia onartzeko ahalmena dauka heziketa integrala burutu ahal izateko, ahal den etorkizunik hoberenerako prestatuz. Eleaniztasunaren aurrera egitea B ereduko lerro kopuru zabal baten bidez eta ingelesaren garapen goiztiar eta progresiboaren bidez ematen da.
Arlo akademiko, pedagogiko eta psikologiko ezberdinetan espezializatuak diren irakasleek osotutako lantalde zabala dauka. Horri esker bakoitzaren araberako arreta espezializatu eta egokia eskaintzeko aukera dago.
Eskolaz kanpoko eta kirol ekintza eskaintza zabal bat ere ematen da, orri honetan bertan ikus daitekeenez. Jantoki eta garraio zerbitzuak ere badauzka.
Ikastetxea Kalitate Osoa prozesuan sarturik aurkitzen da, EFQM eredua jarraituz, eta familiekin batera kalitate gradu gorena eskaintzeko zerbitzu eta informazioa ematen ditu. Kudeaketa dela eta Zilarrezko “Q”-a jaso izanak hala aitortzen du.
Etapa ezberdinetarako matrikulazio datak Eusko Jaurlaritzak ezartzen ditu, komunikabideetan oihartzun handia izanik. Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako otsaila aldera izan ohi dira eta Batxilergorako martxoa inguruan.
Edozein informazio, galdera edota edozein gairen inguruko kontsultatarako ikastetxeko bulegoetara jo dezakezue eta adeitasun osoz emango zaizue informazio osoa:
Los folletos informativos estarán disponibles en la Idazkaritza del Colegio una vez abierto el periodo de inscripciones.
Azalean
© Colegio Santa María Ikastetxea · Luis Heinz 5 · 01008 Vitoria-Gasteiz · Araba · Telefonoa: 945 134 107 · Faxa: 945 146 780
csmvi@marias-gasteiz.org · Webgunearen Mapa · Ohar Legala
Diseño Web Veiss