Etorkizunari begira, gizaki eta profesional mailan gazteak izango dituen erantzukizunen aurrean, nerabetasunean ere, bere nortasunaren garapenean bide-lagun izan nahi dugu.
Lau urte hauetan barrena, gure ikasleen ezaguerarako prozesu, formazio akademiko, nortasunaren tinkotasun, autoestimua eta giza garapenean laguntzen saiatzen gara. Hezkuntza etengabeko laguntza prozesu moduan ulertzen dugu, ikasleek bere bizitza pertsonal eta profesionalaren jabe izateko beharrezkoak dituzten konpetentzi eta trebetasunak gara ditzaten.
Tutoretzatik, bai tutoreak zein orientazio saila, egoera bakoitzari egokitutako eskuhartze psikopedagogikoak bideratu eta koordinatzen saiatzen gara. Eskolaz kanpoko zenbait ekintza ere antolatzen ditugu: ibilbide kulturalak, gogo-jardunak, txangoak, barnetegiak, Frantziarekin hizkuntza trukaketa, ikasturte amaierako irteerak….
Urtero dituzten gogo-jardunek lagunartekotasuna, talde komunikazioa eta barnerakotasuna garatzen laguntzen die. “Elkarbidearen” azpian biltzen den aisialdi eta fede taldeak sakoneko bizipen aberatsak izateko tenorea jartzen du bere esku.
Gure errealitate soziolinguistiko zein soziokulturalak eskatzen duen eleaniztasunari erantzunez, batetik, gure ikasleek euskara, gaztelania zein ingelesean behar besteko gaitasun akademikoa izatea dugu helburu; eta bestetik, legeak hautazkoetarako eskaintzen duen zirrikitua erabiliz, mandarin-txinera eta frantsesa eskaintzen ditugu atzerriko bigarren hizkuntza jorratu ahal izateko.
Azalean
© Colegio Santa María Ikastetxea · Luis Heinz 5 · 01008 Vitoria-Gasteiz · Araba · Telefonoa: 945 134 107 · Faxa: 945 146 780
csmvi@marias-gasteiz.org · Webgunearen Mapa · Ohar Legala
Diseño Web Veiss