Sei eta hamabi urte bitartean Lehen Hezkuntzan aurkitzen dira. Progresiboki, ikasgai ezberdinak irakasle espezifikoekin agertzen hasten dira. Aniztasun honek umearen aberaste naturala errazten du. Tutoreak erreferente nagusia izaten jarraitzen du, hurbileko jarraipen pertsonal eta akademikoaren arduraduna.
Haur Hezkuntzan lortutako lantresna eta abileziatatik abiatuz, Etapa honetako berezko konpetentziak garatzen dira. Pertsona autonomoak, ahalegina baloratzen dutenak eta haien buruarekiko eta inguruarekiko errespetua erakusten dutenak izatea lortu nahi da.
Abaniko linguistiko zabala irekitzen da euskaraz, ingelesez eta gazteleraz emandako ikasgaiekin gure Proiektu Linguistikoaren garapen harmonikoa burutuz. Era berean gure Pastoraltza Proiektua mundu izpiritualean sartzearen bidez egiten da: otoitz egiteak, adinera egokitutako ospakizunak, elkartasun kanpainak eta abar.
Eskolaz kanpoko ekintza, ikastetxetik beste ekintza batzuetara irteera, ikastetxeko jai eta abarren biderketak haientzat egokia den heziketa osatzera datoz.
Etapa hau bukatutakoan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari aurre egiteko trebaturik daudela uste dugu.
Azalean
© Colegio Santa María Ikastetxea · Luis Heinz 5 · 01008 Vitoria-Gasteiz · Araba · Telefonoa: 945 134 107 · Faxa: 945 146 780
csmvi@marias-gasteiz.org · Webgunearen Mapa · Ohar Legala
Diseño Web Veiss