Colegio Santa María Ikastetxea. Marianistas Vitoria-Gasteiz.

Eskola leloa

Castellano
Pastoraltza

Eskola leloa

En ti un tesoro... bila ezazu

Pirata ero moduan zebilen altxorraren bila. Arrisku harrigarrienak bizi zituen: itsasontziei eraso egin, itsasoak zeharkatu, arrastoei jarraitu, edonori aurka egin, behar izanez gero hil, mapak aztertu… Bizitza guztiz gorabeheratsua zuen piratak. Guztia ematen zuen altxor bila. Altxorra, ordea, ez zen inon ageri. Hala ere, jakingo balu zein hurbil zegoen… Bihotzean bertan tzuen. Okerrena zen urruneko eta irudika ezinezko zoko guztietan bilatu zuela eta barrura begiratzea ahaztu zitzaiola. Han, erdi-erdian, bihotzean bertan, altxorra zegoen.

Ipar Amerikako gazteriaz ari dela, soziologo batek honela dio: “Gure gazteek gazte batek gaur egun izan dezakeen guztia dute; guztia, gauza bat izan ezik. Kontua da, ordea, gauza hori dela funtsezkoena”. Eta hezitzaile batek, aita familiako batek, honela dio: “Baliabide ekonomikoak izateak ematen duen berehalako pozbidearen eta familia segurtasunaren atzean, orientaziorik eza, motibaziorik eza, hutsune eta bakardade sintoma argiak daude, nihilismoa eta erlatibismo ezkutua, modu konpultsiboan bilatzen diren dibertsio uneek nekez ezkutatzen dituztenak. Nahiz eta gazteetako askok arazo larririk ez duela iruditu, ez da, egia esan, grinez eta interesez betetako bizitza gazteen gehiengoak bizi duena. Eta, grina falta denean, mendetasunak ditugu baliabide bakarrak… ” (Pedro J. Gómez Serrano)

Bokazio ederra zinez piratari laguntzea barruan duen altxorra aurkitzen. Gazteak berak aurkitu beharko du, baina hezitzaileak lagunduko dio bidea aurkitzen, haren intimititatea bortxatu gabe, haren berezko erritmoa pazientziaz errespetatuz, inposatuz baino gehiago iradokiz.

Jesusek esaten du non altxorra han bihotza. Alderantziz ere esan daiteke: “Non bihotza han altxorra”. Barruan bila dabilen gazteak Jesusengan aurkituko du bere bizitzako zoriona. Javier Elzoren “Gazteak eta zoriona” izeneko inkestan ikusten da gazte zoriontsuenak erlijioa bizimodu gisa hartzen duten %10 eskas horretan daudela. Jesusek bizitzeko arrazoi bat ematen du.

Woody Allenenak dira hitz ziniko hauek: “Diruak ez du zoriona ematen, baina ematen duen sentipena horren antzekoa da, ezen egiazko espezialista batek soilik antzemango bailuke aldea”. Ez hezitzailea ez gaztea ez dira espezialistak zorionean, baina sumatzen dute zoriontsu izateko eta ingurukoak zoriontsu egiteko dirua kosta ahala kosta egitea baino beste helmuga batzuk bilatu behar direla. Kalkutako Ama Teresak zioen bezala: “Bi motatako pobreak daude: dirurik ez dutenak eta dirua besterik ez dutenak”.

Barne bizitza lantzeak pertsona gisa hazten laguntzen du, egia bilatzen eta nork bere burua maitatzen maitatua sentitzen delako. Zu berezia zara esamoldeak uste sendo bat izan behar du, ez egozentrismoa bultzatzeko, autoestimua segurtatzeko baizik. Gazteak Jainkoak maite duela sentitzeko bere hezitzaileek maite dutela ere ikusi behar du.

Aurretik dugun ikasturte honetan abentura erakargarri bat izango dugu esku artean: nork bere barruan bizitzaren egiazko altxorra aurkitzea eta aurkitzen laguntzea…. Altxor bat zugan… Bila ezazu.

Ezagutu gure leloaren pertsonaiak hemen klikatuz

OharrakOharrak

Hiruhilekoaren menua deskargatu
Marianistas · Vitoria-Gasteiz Marianistas · Vitoria-Gasteiz

© Colegio Santa María Ikastetxea · Luis Heinz 5 · 01008 Vitoria-Gasteiz · Araba · Telefonoa: 945 134 107 · Faxa: 945 146 780

csmvi@marias-gasteiz.org · Webgunearen Mapa · Ohar Legala

Diseño Web Veiss