
Santa Maria Ikastetxeak (Marianistak) heziketa eskaintza osoa egiten du, 3 urtetatik 18ra, arabar gizarteko familientzat. Etengabe Euskadik eskaintzen duen testuinguruan eta gure gizarteak bereak dituen beharretan kokatuz eredu eleanitza proposatzen du: gaztelania, euskara, ingelesa eta frantsesa. Ikastetxearen Hizkuntza Proiektuak ikasleen adin eta beharretara egokitutako metodologia egokia proposatzen du gaitasun linguistiko egokia lortzeko bidean aurrera pausuak emateko.
Umea ikastetxearen egituran txertatzen da haren psikomotrizitate eta autonomia garatuz. Euskarazko murgiltzearen bidez Haur Hezkuntzako umeek hizkuntza bien: gaztelania eta euskara ikaste prozesua modu logiko batean burutzea lortzen da. Ingelesarekiko kontaktuak, lau urtetik aurrera ematen dena, haien ondorengo prozesurako prestatzen ditu.
Ondorengo etapatarako trebatuko dituzten lan ohitura eta erantzukizun pertsonalak garatzen hasten dira. Linguistikoki Lehen Hezkuntzako 3. Mailan ikasgai bat ematen da ingelesez, eta ezagutza arloak hizkuntza honetan garatzea 2. zikloan. Oso kontu handiz hartzen da gaztelania zein euskararen garapena.
Hezkuntza Premia Bereziak dauzkaten umeei arreta pertsonalizatua eta kalitate handikoa eskaintzen zaie Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan.
Hezkuntza etengabeko laguntza prozesu moduan ulertzen dugu, ikasleek bere bizitza pertsonal eta profesionalaren jabe izateko beharrezkoak dituzten konpetentzi eta trebetasunak gara ditzaten. Eleaniztasuna: Euskara, gaztelania eta ingelera tresna hizkuntzez aparte, hautazkoetan frantsesa eta mandarin-txinera.
Ikastetxe ondoko munduaren agerpenak prestakuntza akademikoak intentsitate handia hartzea eragiten du, beti ere giza eta kristau prestakuntza alde batera utzi gabe. Arreta handia ematen zaio etorkizuneko orientazio profesionalari.
Orientazio Departamentuak oso arreta zaindua eskaintzen du ikasle eta gurasoentzat ikastetxeko etapa guztietan lan, ikerketa eta elkarrizketa pertsonalen bidez.
Adin guztietan heziketa estetikoak duen garrantziaz jabeturik, Musika Eskola oso osagarri bikaina da gure ikasleen formazio integralerako: musika hizkuntza taldeak, aurre-eskolania, eskolania eta prozesua errazten duen instrumentu gama zabala.
En portada
© Colegio Santa María Ikastetxea · Luis Heinz 5 · 01008 Vitoria-Gasteiz · Araba · Telefonoa: 945 134 107 · Faxa: 945 146 780
csmvi@marias-gasteiz.org · Webgunearen Mapa · Ohar Legala
Diseño Web Veiss