
Hasierako gurasoen bileran, ikasturte hasieran, beti galdetzen diet "zer da zuen seme-alabentzat nahi duzuena?". Askok esaten dute: "mediku edo ingeniari handia izatea”. Baina galderan sakontzeko eskatzen diedanean, zalantzarik gabe, guztiek gauza bera erantzuten dute: "Seme-alaba zoriontsua izatea nahi dut ". Pastoraltzan nahi duguna zera da, umeek, gazteek, zoriontsuago izaten lagunduko dieten estrategiak ikastea; beteak, euren buruarekin gustura sentitzea, mundu honetan zeregin bat, misio bat, dutela deskubritzea; pertsona seguruak izatea betidanik erabat maite dituen Jaungoikoaren begirada eta zaintzapean daudela dakitelako. Baina noski, bihotzean jokatzen dena ez da neurgarria. Ez dago selektibitatean bezalako notarik zoriontasunerako. Eta bestalde zalantzarik gabe pertsona seguruak, ilusioz beterikoak, beldurrik gabekoak, zoriontsuak eta bizitza proiektua daukatenak hezi eta prestatzea, alde handiarekin, garrantzitsuena da.
Beraz, Pastoraltzan barnekotasuna, isiltasuna, bilatzen ikasten dugu, eta bizitzaz , beteko dituzten esperientziak bizitzen, norberak bere buruarekin, besteekin, Jaungoikoarekin, aurkitzeko aukerak izaten Jesus-ek proposatzen dizkigun baloreez beteriko ekintzak sustatzen ditugu: bakea, elkartasuna, senide-maitasuna, Naturarekiko eta besteekiko errespetua, urrikalmena, poztasuna, laguntasuna,… Argi dago eskaintza ez dela bera izango 3 urteko ume edo 16 urteko batentzat. Guk umea eta gaztea lagundu nahi ditugu haien hazte prozesuan, pertsona legez, fede gizon eta emakume legez.
Goizetan une bat eskaintzen dugu hausnarketa zein otoitz egiteko; ikasturtean zehar kanpaina ezberdinen bidez kontzientziatzen gara –Haurtzaro Misiolaria, Domund, Manos Unidas-ek gosearen aurka egiten duena...-; Bakea eta biolentzia ezaren inguruan hausnartzen dugu; Abendu, Gabon, Garizuma eta Pazkoaldia bizitzen ditugu; elkarraldi eta ariketa izpiritualek bigarren hezkuntza eta batxilergoan ikasle asko markatzen dituzte; Gabonetako jaia, Crismas edo Jaiotza eramangarrien sariketak, Oilar Meza eta Pazko Gaubeila, maiatzeko erromesaldiak, eukaristiak eta gelakako otoitz bereziak,… Elkarbidea Fede Taldeetako kide izatea, famili pastorala… haiek guztiek hezteko estiloa, estilo marianista, markatzen duten ekintzak dira
Hauetako ekintza asko gelatik kanpo burutzen dira eta boluntarioak dira. Marianistetan askatasuna oinarrizko balorea baita: norbanakoa barrutik eraiki behar baita. Baina zalantzarik gabe Pirinioetan kanpamendu batek, Alzheimer gaixoak zaindu edo urritasunen bat dutenak paseatzeak, Gazte Pazkoa sakonean bizitzeak edo Donejakuerako bidea egiteak, esperientzia bizi nahi duten pertsonak markatzen dituela eta aukera ezin hobea da gure bizitzei zentzu ematen dien Harekin aurkitzeko: hauxe dugu Pastoraltzaren funtsa.
Eta bukatzeko 2008-09 ikasturte honetarako eskolako leloa aurkeztu nahi nizueke. Ikasturte bakoitzean, bukaeran, ekaina aldera, Bigarren Hezkuntzako ikasle eta irakasleek hurrengo ikasturtean ikastetxearena izango den leloa aukeratzen dute. Behin aukeratutakoan, marrazki bat egiten da bisualagoa, grafikoagoa eta lantzen errazagoa izan dadin. Azken proposamena, behin betikoa, eskolaren esparru guztietan presente egongo da ikasturte osoan zehar: hasierako tutoretzatan aurkezten da, gurasoen bileratan, taula guztietan zintzilikatzen da, nota buletinetan, azterketetan, webgunean, urteko une ezberdinetan lantzen da,… Pastoraltzatik lan egiteko modu polit, erraz eta hurbila da.
Azalean
© Colegio Santa María Ikastetxea · Luis Heinz 5 · 01008 Vitoria-Gasteiz · Araba · Telefonoa: 945 134 107 · Faxa: 945 146 780
csmvi@marias-gasteiz.org · Webgunearen Mapa · Ohar Legala
Diseño Web Veiss