 |
Ikastetxean ere badadude DBH-ko 1. kurtsoan hasi eta Batxilergoko 2. maila arte iristen diren gazte talde batzuk.
Talde hauek fede esperientziak, talde lana, natura, formazioa, kolaborazioa... eta beste gauza asko eskeintzen
dituzte.
Astero bilera bat edukitzen dute. Lan egiteko modua talde txikiak dira, talde bakoitzean bi monitore daudela.
Hauek dira zuzenean saiatzen direnak beraien taldean dauden gazteei formazio eta esperientzi egokiak eskeintzen,
beti argi edukiz taldearen helburua: pertsona zentzudunak eta fededunak lortzea.
Urtean zehar ere beste ekintza bereziak egiten dira Gabonetan, Aste Santuan edo astebukaeratan.
Ekintza hauen helburua bera da: pertsona zentzudunak eta fededunak hezitzea talde lanaren bidez.
Udara edo Gabonetako kanpaldiak, gaztea naturarekin harremanetan ipintzen du. Besteen beharra sentitzea,
bakoitzaren mugak ezagutzea eta hori guztia onartzea, oso ona da pertsona sendo bat eraikitzeko.
Auzolandegietan gazteak besteen beharrekin eta marjinazioarekin topatzeko aukera daukate. Orokorrean beraien
bizitzan aurkitzen ez dituzten zenbait errealitatekin harremanetan jastzeko aukera ezin hobea da hau, besteei
laguntzeko, baina batez ere beraien bizitza, eta errealitatea aintzat hartzeko.
Santiago bidea oso esperientzi sakona izan ohi da gazte gustientzat. Taldearekin jasaten dituzte Bideak aduzcan
zailtasun guztiak, denak elkarrekin iristen dira helburura, Santiagora. Elkarrekin, taldean, egiten dute ere FEDE bidea.
|
 |
 |