



Medikua![]() |
Ikastetxeak osasun laguntza zerbitzu bat eskaintzen du eskola orduetan. Horri esker, eguneroko
istripu txikiek eragindako zauriak sendatzen dira, osasun azterketak eta txertaketa kontrolak
egiten dira (Eusko Jaurlaritzako dagokion sailarekin harremanetan) eta bestelako osasun beharrei
erantzuna ematen zaie. Halaber, istripuen eta erantzukizun zibilaren estaldura bermatzen duten aseguruak ditu ikastetxeak. Ikastetxeko ikasle guztiak eskola aseguruak babesturik daude. Aseguru horrek ikastetxeak antolatutako eskolako eta eskolaz kanpoko ekintzetan gertatuko istripu guztiak barne hartzen ditu. |
![]() |
![]() |
Larrialdi kasuetan, berehala joan behar da osasun zentro hurbilenera gaixoa edo zauritua azkar sendatu ahal izateko. Ondoren, ikastetxea beharrezko parteak betetzeaz arduratuko da. | ||
![]() |
Istripua ikastetxean gertatzen denean, bertako zerbitzuak arduratuko dira gurasoak jakinaren gainean jartzeaz eta, beharrezkoa izanez gero, ikaslea dagokion ospitalera eramateaz. | ||
![]() |
Edozein arrazoirengatik zuk zeuk eraman behar baldin baduzu zure seme edo alaba osasun zentro batera ikastetxean gertatutako istripu baten ondorioz, gogoratu: | ||
![]() |
Haur Hezkuntza eta DBHko 2. maila bitarteko haurrek Policlinica-ra joan behar dute. Ondoren, ikastetxeko erizaindegian horren berri eman behar da 24 ordu igaro baino lehen, eta seguruari parte emateko beharrezko datuak eman behar dira. Seguru hau MAPFREk kudeatzen du. | ||
![]() |
DBHko 3. maila eta Batxilergoko 2. maila bitarteko ikasleek Santiago Ospitalera edota Txagorritxu Ospitalera joan behar dute ikastetxean jaso behar den istripu partearekin. Seguru hau Osakidetzak kudeatzen du. | ||