top of page
5.2. Banner Taller 1 1605 x 390 px 2.jpg

EZAGUTU EKIMENA, ANIMATU ETA
PARTE HARTU

Adiarte familian aisialdirako gune bat da, non emozioa, jakin-mina, jolasa eta kultura uztartzen diren, familientzako esperientzia aberasgarri, alai eta esanguratsua sortzeko.

​

Ikaskuntza, heziketa emozionala eta gozamen partekatua sustatzen duen proposamena, haur eta familientzako jarduera kulturalen bidez.

Adierarte Gara
`Mugimenduaren jolasa´

Lehenengo jarduera, 2026/27 Haur eta Familientzako Kultur Programa Marianistaren barruan kokatzen dena, handi eta txikien jakin-mina pizteko prest dator.

​

“Mugimenduaren jolasa” tailerrean, inprobisazioa eta bat-bateko sorkuntza aztertuko ditugu, irudi, egoera eta elementu ezagunetatik abiatuta. Mugitzeko, irudikatzeko eta, batez ere, ondo pasatzeko proposamen bat.

​

Dantzaz konpainiak sortutako bi saio hauetan, musika, dinamika eta material ezberdinak izango dira mugimenduarekin esperimentatzeko eta gure gorputzarekin, espazioarekin eta taldearekin harreman  modu berriak esploratzeko abiapuntua.

​

👨‍👩‍👧‍👦 3 – 5 urte bitarteko haurrei eta euren familiei zuzenduta
👥 Irakaslea: Dantzaz konpainia
🗓️ Igandea, 2026ko urriak 18
🕚 1. saioa: 11:00etatik 12:15etara
🕧 2. saioa: 12,30etatik 13:45etara
📍Marianistak. Haur Hezkuntzako eraikina (sarbidea Koldo Mitxelena kaletik)
🎟️ Sarrera bikoitza: 3 € (heldu bat eta haur bat)
* Arropa erosoa ekartzea gomendatzen da.

​

⏳ Ez galdu aukera! Plazak mugatuak dira!

kultura sortuz

IKASTETXEA HERRITARRENGANA HURBILDU NAHI DUGU KOMUNITATEA SORTZEKO. ESKOLA IREKIA GARELAKO. MARIAS GARELAKO.

Elkarrekin sormena, hausnarketa eta gozamena sustatzen duten hezkuntza-espazioak eta esperientziak partekatu nahi ditugu familian. Hezkuntza garatzeko gure 8 lerroetan oinarritzen gara hazkunde integrala bultzatzeko.

haur eta familientzako kultur jarduerak

Adierarte ikasleak, haien ingurune hurbila eta Gasteizko komunitate osoa aktiboki inplikatzeko sortu da. Hezkuntza-ikuspegi holistiko eta inklusiboa sustatzearen alde egiten dugu, komunitate osoaren parte-hartze aktiboa eta ongizatea bultzatzeko.

​

​

 

 

Ezagutu jardueren egutegi anitza, 2025-2026 ikasturteko bigarren hiruhilekora arte garatuko dena, datozen urteetan jarraipena bermatzeko asmoz.

recurso_landing_dos_edited.jpg

PROGRAMAZIOA

1_edited.jpg
faldón_web_dos.jpg
bottom of page