top of page

Ikasleen Grabaketak

CD 125. Urteurrena.

Olimpiada Marianista 2015.

Marias Udako Kampusa 2015.

Musika Marianistak eskolan Ikastetxeko okasio berezietarako noizbehinka egiten ditugun grabaketetan parte hartzera animatzen ditugu beti gure Abesbatzako ahotsak. Halaber, gitarrarekin, baxuarekin, bateriarekin eta teklatuarekin egiten ditugun nahasketetan ere parte hartzen dute, eta rock eta pop estiloko abesti modernoak prestatzen dituzte. Gehiago jakiteko, bisitatu bideoen atala.

2015eko Olinpiada Marianistako abesti ofiziala, Jorge Sotresek berariaz sortua ekitaldi horretarako. Ahots Olinpikoa lehiaketaren irabazle izandako Leire Viana (DBH 4) ikasleak abestu zuen, eta  María Altuna eta Ania Hermosa finalistek egin zizkioten koruak.

2015eko Udako Campuseko abesti ofiziala, hau ere Jorge Sotresek okasio horretarako egina. Gure Abesbatzako Lara Hoyos (DBH 4) ikasleak abestu zuen, eta Alain Ruizek eta Javier Marquínezek egin zizkioten koruak. 

Ikastetxearen 125. urteurrena dela-eta grabatutako CDaren lagina. Aurre-abesbatza, Abesbatza eta Instrumentuak irakasgaietako ikasleek grabatutako 10 abesti ditu. CDa erosi nahi izanez gero, eska ezazue Idazkaritzan. Bideoen atalean, diskoa nola egin genuen ikus dezakezue, baita izenburutzat Alégrate, Zurekin Nauzu! Ikastetxearen leloa daraman abestiaren bideoa ere. Abesti horretan, Ikastetxeko ikasleek, irakasleek eta langileek parte hartu zuten.

bottom of page